ANIMALIEN INBENTARIOA IRUDIDUNA

ANIMALIEN INBENTARIOA IRUDIDUNA

VIRGINIE ALADJIDI / EMMANUELLE

18,00 €
IVA incluido
Próxima aparición
Editorial:
EDITORIAL PAMIELA
Año de edición:
2020
ISBN:
978-84-9172-132-1
Páginas:
80
Encuadernación:
Otros
Colección:
SIN COLECCION
18,00 €
IVA incluido
Próxima aparición

Hemen erakusten diren espezieetako batzuk gaur egun mehatxatuta daude (tigrea edo txinpantzea); beste batzuk galzorian daude (errinozero beltza, itsas txakur fraidea eta larruzko dortoka); eta badira dagoeneko desagertu direnak animalia basati gisara (orix izenekoa, adibidez). Nahi genuke lan honek balio izatea kontzientzia hartzeko halakoak babestu behar direla eta, oro har, hain ederrak diren animalia hauek errespetatzeko eta haienganako jakin-mina pizteko.

Animalien inbentarioa irudiduna honek mundu osoko fauna ordezkatzen duten ehun bat espezie biltzen ditu, hala ornodunak -ugaztunak, hegaztiak, arrainak, anfibioak, narrastiak- nola ornogabeak, zeinak, 60 klase baino gehiagotan sailkaturik, animalia espezieen % 95 baitira. Animalia bakoitzari dagokionez, izen zientifikoa nahiz arrunta ematen dira, eta haren deskribapena gehitzen da akuarelaz koloreztatutako marrazki naturalistaren ondoan.

Animaliak sailkaturik aurkituko ditugu, ingurune geografiko hauen arabera: oihan tropikala, basamortua, sabana, mendialde eta oihan epelak, eskualde polarra, ozeanoa, ur-bazterra, jendeztatutako eremua eta abeletxea. Hain desberdinak diren tukana eta behia aurkituko ditugu liburu berean, eta bien artean beste hamaika gehiago: dromedarioa, lehoinabarra, otsoa, arrabioa, hartz zuria, izurdea, burruntzia edo pauma. Liburu hau katalogo darwiniar interesgarria da, natura hobeki ezagutzeko eta, beraz, hura zaintzen laguntzeko.

Otros libros del autor

  • HEGAZTIEN INBENTARIOA IRUDIDUNA
    VIRGINIE ALADJIDI / EMMANUELLE
    Hegan egiten dute, arrautzak erruten dituzte, mokoa dute… Baina horiek ez dira hegaztien pribilegio esklusiboak: saguzarrak ere egiten du hegan (eta ugaztuna da), barraskiloak (gasteropodoa) eta arrainek ere erruten dituzte arrautzak, dortokak (narrastia) eta olagarroak ere badute mokoa… Hegaztien berezitasun nagusia, beste inongo animaliek ez duten ezaugarria, hauxe da: beren ...
    Próxima aparición

    18,00 €