HEGAZTIEN INBENTARIOA IRUDIDUNA

HEGAZTIEN INBENTARIOA IRUDIDUNA

VIRGINIE ALADJIDI / EMMANUELLE

18,00 €
IVA incluido
Próxima aparición
Editorial:
EDITORIAL PAMIELA
Año de edición:
2020
ISBN:
978-84-9172-173-4
Páginas:
80
Encuadernación:
Otros
Colección:
SIN COLECCION
18,00 €
IVA incluido
Próxima aparición

Hegan egiten dute, arrautzak erruten dituzte, mokoa dute… Baina horiek ez dira hegaztien pribilegio esklusiboak: saguzarrak ere egiten du hegan (eta ugaztuna da), barraskiloak (gasteropodoa) eta arrainek ere erruten dituzte arrautzak, dortokak (narrastia) eta olagarroak ere badute mokoa… Hegaztien berezitasun nagusia, beste inongo animaliek ez duten ezaugarria, hauxe da: beren gorputza eta hegoak milaka lumaz estalita daude…

Munduan badira 10.000 hegazti espezie baino gehiago, eta haietatik 80 bildu ditugu liburu honetan: hala pinguinoa nola kolibria; bai enara eta bai zozoa; hontza eta pelikanoa…

Hegaztien morfologia deskribatzeko balio duen hiztegi irudidun ttipi bat dakar hasieran. Gero, espezie bakoitzari dagokionez, argibide jakingarriak ematen dira: lumajea, elikadura mota, estaltzeko ohiturak… baita sortzen duten kantua edo hotsa ere. Hegazti bakoitzaren batez besteko tamaina eta hego-luzera ere ikasiko ditugu, bata bestearekin alderatzeko.

Bilduma honetako gainerako liburuetan bezala, honetan ikusiko ditugun irudiak estilo zientifikokoak dira, zehaztasun handiz eginak, garai bateko naturalistek beren landa koadernoetan egiten zituztenen gisakoak: errotuladorez nahiz tinta txinatarrez marraztuak, eta akuarela bidez koloreztatuak; horrela lortzen dute izaki zoragarri hauen irudi fin eta poetiko bat ematea.

Oso liburu erakargarria da, hegaztien irudi ikusgarriengatik ez ezik, haiei buruzko eduki tekniko ulergarri bezain jakingarriengatik ere bai, bertan erakusten baita nola egiten duten habia, nola aireratzen diren hegan eta nola egiten duten kantua.

Otros libros del autor

  • ANIMALIEN INBENTARIOA IRUDIDUNA
    VIRGINIE ALADJIDI / EMMANUELLE
    Hemen erakusten diren espezieetako batzuk gaur egun mehatxatuta daude (tigrea edo txinpantzea); beste batzuk galzorian daude (errinozero beltza, itsas txakur fraidea eta larruzko dortoka); eta badira dagoeneko desagertu direnak animalia basati gisara (orix izenekoa, adibidez). Nahi genuke lan honek balio izatea kontzientzia hartzeko halakoak babestu behar direla eta, oro har, h...
    Próxima aparición

    18,00 €